XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konklusio bezala zera esango dugu, presio handiagoa den tokietatik, antizikloi deritzanetatik, presio gutiagokoetara aldatzen da.

Zona hauei zikloiak deritzagu; eta zona hotzetatik beroagoetara aldatzen dira.

Haizeak hartzen duen norantza edo direkzioa haize horratzen bidez ezagutzen dugu eta beronen abiada anemometro direlakoen bidez neurtzen da.

Gisa askotako haizeak bereizten dira: Iraunkor edo konstanteak deritzate, aldatu gabe direkzio edo norantza berean, badoaz.

Hori gertatzen da ekialdeko haize edo alisioekin.

Eskualde tropikaletatik Ekuador aldera doazen aire korronteak ditugu alisio direlako hauek; eta orobat haize zentralisioekin ere; alisioen direkzioz bestaldera doaz hauek eta troposferako goi aldeetan ibili ohi dira.

Aldizkakoak ere izan daitezke txandaka dabiltzanean, hau da, batzutan sentidu edo norantza batean eta bestetan alderantzizko direkzioan; monzoiak eta haizexka edo brisak ditugu honelakoak.

Asiako hegoaldean sortzen dira monzoiak, Indian, Indotxinan, Birmania, etab., bereziki.

Udaldian itsasotik lurrerantz doaz.

Eta orduan kontinentean sartzen zaizkigu kargatuta, eta euri ugariak ekartzen dituzte.

Negualdian Asiako kontinente barrutik etorri ohi dira itsasorantz eta, beragatik, haize lehorrak ditugu.

Haize xuriak edo brisak kostetan eta mendietan sortzen dira.

Egunez itsasotik lehorreruntz ibili ohi dira eta lurra itsasoa baino beroago dagoenean arratsean norantza aldatzen dute, eta gauean, beraz, lehorretik lurrera joan ohi dira.

Holakoxe zerbait gertatzen da ere hibarrean eta mendian, tenperaturak desberdinak dituztelako biek eta gainera, hotzketa prozesoa ere desberdina dutelako.

Lekuko haizeak eskualde jakin batetan ematen direnak ditugu.

Hori gertatzen da Espainian Ekialdeko edo Solano haizearekin; Afrika ifarraldean Simun delakoarekin, ikaragarrizko harea ekaitzak sortzen dituenarekin, alegia; Errodana hibarreko Mistralekin, haize hotz eta lehorra denarekin; Siroko delakoarekin, Afrikatik etorri eta Italian sartzen denarekin; Alpes ifarreko Fô*hen-ekin, haize bero eta lehorra denarekin.

Haize mota guzti hauek zeragatik sortzen dira, alegia, Mediterraneo itsasoan goi presioko zonaz inguraturik dagoen zikloi zona bat aurkitzen delako.

Hotzketa erritmo desberdinak egiten du hibar eta mendien artean aire korronteak era daitezen.